Kafe bat, freskagarri bat edo zerbeza bat hartu nahi baduzu, bakarrik edo lagun talde batekin,...

Gure jatetxean sukaldaritza tradizionala dastatzeko aukera izanen duzu. Gure...

PABLOENEA

Pabloenea ostatua - jatetxeak 1964. urtean ireki zituen lehendabiziko aldiz bere ateak eta geroztik beti zabalik daude gure etxera etorri nahi duen guztiarentzat.

Arantzan gaude kokatuak, Nafarroako iparraldean dagoen herri ttiki batean. Bertan bizi eta lan egiten dugu. 700 biztanle inguru dituen herri hau,ingurune pribilegiatu batean aurkitzen da, mendiz eta baserriz inguratua.

Arantzari buruzko informazio gehiago: www.arantza.eu

Gure ostatua, Arantzako karrika Nagusian dagoen etxe dotore batean kokatua dago.

Ostatu familiarraizanik, gurera hurbiltzen den edonor etxean bezala senti dadin saiatzen gara, zerbitzu eta tratu hurbila emanaz.

Gure jatetxean etxeko sukaldaritza tradizionala dastatzeko aukera izanen duzu. Gure plateretan produktu freskoak erabiltzen ditugu, aunitz gure baratzetik bildutakoak direnak.

Etortzen zaren hilabetearen arabera, denboraldiko platerak jateko aukera ere izanen duzu: onddoak, bildotsa errea, usoa,…

Gure ostatuan trago bat hartu ahal izanen duzu lasai ederrean eta goseak baldin bazaude zerbait jan: pintxoak, bokatak, sandwitxak, hanburgesak, plater konbinatuak, eguneko menua, karta, asteburuko menua, …

Pabloenean bertan jan dezakezu edo nahiago baduzu, etxera eraman ahal izanen duzu.

Talde haundi bat bazarete, etorri lasai, lekua badago eta zuen neurrira egindako otordu goxoa prestatuko dizuegu.

 

AIPAMENAK

GERNIKAKO MENDIZALEAK
Erran bezala, agur berexi bat Gernikako mendizaleei, bigarren urtez gure ostatuan egon dira eta. (Txiki and konpany). Jende jatorra!!
 
ARTLEPO
Eskerrak eman Leire Amoroseri (Artlepo), gure web orri egileari, txintik atera gabe primeran egin duelako. Eskerrik asko!!