JATETXEA
Gure jatetxean sukaldaritza tradizionala dastatzeko aukera izanen duzu. Gure platerak etxeko produktuak erabiliz prestatzen ditugu. Baratze bat daukagu eta bertatik berdura freskoak biltzen ditugu.
Eskeintza zabala dugu: eguneko menua, asteburutako menu berezia, karta edo talde haundientzat neurrira prestatutako otorduak.
Kartan eskeintzen dugunaz aparte, denboraldiko platera goxoak ere jan ahal izanen dituzu: onddoak, bildotsa errea, usoa,…
Otordu on bat behar den bezala bukatzeko probatu gure postre goxoak, etxean egindakoak dira.
Jantokia berriki berritu dugu ukitu moderno bat emanaz. 70 – 80 lagunentzako lekua dugu.
On egin!